Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legeak (LSSICE) bere 10. artikuluan xedatzen duena betez, jasota geratzen da www.institutobilintx.com domeinu-izena duen web gunea IBD Bilintx Donostia-rena dela NIF: S-4833001-C; helbidea: Zeromiya k/ 20, 20.013 Donostia – San Sebastian (Gipuzkoa), Euskal Herria; telefono-zenbakia (+34) 943 288 211.

www.institutobilintx.com web guneak, bere egitekoa betetzeko, testu-edukiak, eduki grafikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak, informatikoak eta teknikoak banatzen ditu. Aipatu edukien copyright-a IBD Bilintx Donostia-rena da, eta, eduki horiek erabiltzaileak erabili ahal izateko, erabiltzeko kondizio hauetan jabetza intelektualaren eskubideen gain zehazten diren klausulei jarraitu behar zaie.

Jabetza intelektualaren eskubideak

www.institutobilintx.com web guneko edukiak obra intelektualtzat hartzen dira eta Estatuan eta Europan indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legeak babestuta daude. Copyright-aren titularrak baimena ematen du edukiak baldintza hauen arabera erabiltzeko:

  • Erabiltzaileak baimena du ataria osatzen duten edukiak kopiatzeko, banatzeko, eraldatzeko eta denen eskura jartzeko, eta, bereziki, gune honetako edukietatik abiatuta, obra deribatuak eta obra konposatu eta bereiziak sortzeko.
  • Baimena beti dago indarrean (jabetza intelektualaren eskubideek irauten duten denboraldian), mundu osorako da, doakoa da eta modu ez-esklusiboan ematen da.
  • Erabiltzaileak edukiak berrerabil ditzake, bai eta banatu ere, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
  • Erabiltzaileak obra deribatu eta konposatuak sor ditzake, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
  • Lizentzia honen baldintzak aldatzeko, idatzizko baimena eskatu behar zaio edukien titularrari.
  • Indarrean dagoen jabetza intelektualaren legeko autore-eskubideei aplikatzen zaizkien muga berak ditu.
  • Kontuan hartuko dira atari hezigarrian sartzen diren eduki zehatzei, adibidez, ikus-entzunezkoei, ordenagailu-programei eta datu-baseei, aplikatu beharreko zehaztapen legalak.
  • Baimen honen baldintzak bat betetzen ez den une berean amaitutzat joko da baimen osoa; uste bada klausularen bat baliorik gabea dela edo baliorik gabe utz daitekeela, klausula horrek ez die baliozkotzat jotzen diren gainerako kondizioei eragingo; aipatu kondizioak aldatzen badira, aldaketa horrek ez die eragingo aldaketa egin baino lehen emandako baimenei; baimen horiek indarrean segituko dute, baldin eta titularrak eta erabiltzaileak kontrakoa adosten ez badute idatziz.

Aurreko paragrafoan esandakoaren salbuespen gisa, atari hezigarriko enpresa iragartzaileen izen komertzial, marka eta logotipoak bakoitza bere titularrarena izango da, eta jabetza industrialaren eskubideak enpresa horienak eta ez beste inorenak izango dira. Zeinu bereizle horien erabilera jabetza industrialaren eskubideen titularrari beti idatzizko baimena eskatuz egingo da.
www.institutobilintx.com web gunera estekak ezartzeko kondizioak. www.institutobilintx.com atari hezigarriarekin hipertestuak ezartzea nahi duten zerbitzu-emaileek posta elektronikoko helbide honetan eska ditzakete: info@www.institutobilintx.com LSSICE legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, titularrak, edukietara edo bilaketa-tresnetara egindako estekak ezabatu edo baliorik gabe utz ditzake, betiere legez kontrako jarduera edo informaziodun estekak direnean edo kalte-ordaina jaso dezaketen hirugarrenen eskubideak edo ondasunak kaltetzen direnean.

Erantzukizuna

Web gunearen titularrak, IBD Bilintx Donostia-k, ez du bere gain hartzen jabetza intelektualaren legeak babestutako elementuei dagokienez erabiltzaileek egin lezaketen erabilera desegoki edo lege-urratze posibleen ondoriorik, ezta gai honi buruz zehaztu diren erabiltzeko kondizioak urratzeari dagokionez ere.

IBD Bilintx Donostiak www.institutobilintx.com atariak jasotzen dituen eduki hezigarriaren eta informazioaren eguneratzea eta zehaztasuna zainduko ditu, betiere informazio orokorra denean eta ez pertsona edo erakunde edo organismo ofizialei dagozkien zirkunstantzia zehatzei dagozkienak direnean. Edukien autoreek emandako iritziez ari garenean, IBD Bilintx Donostiak ez du hartzen erantzukizunik bere gain, gunearen erantzule gisa ez baitu gunearen egiazkotasunaz edo zehaztasunaz edo zintzotasunaz erantzuten.

IBD Bilintx Donostiak ez ditu bere gain hartzen web gunean eskainitako zerbitzuetarako sarbideari, funtzionamenduari eta eraginkortasunari dagokienez une batean sor litezkeen akats teknikoen ondorioak, ezta aipatu zerbitzuak zergati teknikoengatik, zorizkoengatik edo ezinbestekoengatik eteteari edo bertan behera uzteari dagokionez ere.

Aplikatu beharreko legea

Erabilera-lege hauek lege hauen arabera idatzi dira: Espainian indarrean dagoen legediaren arabera, zehatzago esanda, 2002ko uztaileko 11ren Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen arabera, Espainiako arau zibil eta merkataritzakoen arabera eta baita datu pertsonalak babesteko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudiaren arabera ere.

Informazio gehiago

Argibide gehiagotarako, edota iradokizunak edo proposamenak egiteko, info@www.institutobilintx.com helbide elektronikora jo dezakezue, edota erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuko telefonora: (+34) 943 288 211, edota posta-helbide honetara: IBD Bilintx Donostia – Zeromiya k/ 20, 20.013 Donostia – San Sebastian (Gipuzkoa).

Trafiko datuak eta cookieak

www.institutobilintx.com webguneak cookieak erabiltzen ditu nabigazioa erraztu eta hobetzeko helburuarekin. Cookie bat web zerbitzariak erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu artxibo bat da; helburua erabiltzailea berriz ere konektatzen denean identifikatu ahal izatea da. www.institutobilintx.com webguneak berak sortutako cookieak bakarrik irakurriko ditu. IBD Bilintx Donostiak erabilitako cookieak bakarrik erabiltzaile eta ordenagailu jakin bati lotzen zaizkio, eta ez dute izaera pertsonaleko beste datu batzuetan sartzeko aukera ematen. Nabigatzaile gehienek era automatikoan onartzen dute cookien erabilpena, baina erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie bat jasotzen duenean ordenagailu pantailan mezu bat jaso eta cookie hori bere disko gogorrean instalatzea eragozteko. Ahalik eta zerbitzu onena emateko eta erabilera errazteko asmoz, www.institutobilintx.com webguneak IP helbidea erregistratu egiten du. Horrela bisitatutako orrien kopurua, bisita kopurua eta bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna zenbatu ahal izateko.

ZALANTZARIK EZ IZAN ETA JAR ZAITEZ KONTAKTUAN

Kontaktua