URRUTIKO BATXILERGOA

Urrutiko Batxilergoa doako irakaskuntza publiko eta ofiziala da. Ez da ezinbestekoa klaseetara etortzea eta lege onarpen guztiak dituen Batxilergo Titulua eskuratzeko tutoretza gisako laguntza eskaintzen zaio ikasleari. Titulu horrek Goi-mailako Heziketa Zikloetara eta Unibertsitate-mailako Ikasketetara pasatzea baimentzen du.

eskema-distantziko-batxillergoa

NORK IKAS DEZAKE
URRUTIKO BATXILERGO INSTITUTUAN?

Ezinbesteko bi baldintzak hauek dira:

  • 18 urte beteak izatea.
  • DBH Graduatua edo baliokidea edukitzea.

Kasuan kasuko, Hezkuntzako Lurralde Ordezkariak baimena eman diezaieke lehen adierazitako baldintzetako bat bera ere betetzen ez duten pertsonei Urrutiko Batxilergo Institutu batean matrikulatzeko, baldin eta, beren egoera bereziagatik, komenigarria bada.

MATRIKULAZIORAKO
INFORMAZIOA

SARTU

URRUTIKO BATXILERGOAREN EZAUGARRIAK

  • Ez dira gainditutako ikasgaiak errepikatu behar. Hau horrela izanik, ikasketa espedientean agertzen den azkeneko kalifikazioa kontuan hartuko da.
  • Kurtso osoa edo ikasgai solteak matrikulatu daitezke, gehien jota hamar ikasgai izanik.
  • Batxilergo ikasketak bukatzeko ez dago epe mugarik.
  • Ez da beharrezkoa ikasgai kopuru minimorik gainditzea bigarren kurtsora pasa ahal izateko. Ikasgaiak banaka gainditu daitezke.
  • Ez dira errepikatu behar gainditzen joaten diren ikasgairik.
  • Lehengo mailako bi ikasgai gainditu gabe dituzten ikasleek bigarren kurtso osoa matrikulatu dezakete.

ZALANTZARIK EZ IZAN ETA JAR ZAITEZ KONTAKTUAN

Kontaktua