UNIBERTSITATEA SARTZEKO PROBAK (USP) – SELEKTIBITATEA

upv-ehu2016-2017ko ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitatera Sarbidea delako liburuxka ikastetxearen idazkaritzan dago. Bertan ale bat eskura dezakezu baina informazio osoa kontsulta dezakezu web-helbide honetan: 2016-2017 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko GIDA

Beste lotura honetan EGUTEGIA izena ematea, matrikula epea, etab. informazioa duzu.

EHUra sarbide proba hiru egunetan burutzen da, ohiko deialdia ekainean eta ez-ohiko deialdia uztailan.

Deialdi bakoitzeko proba bi fasez osaturik dago: fase orokorrak, betebeharrezkoa eta irakasgai komunak hartzen dituena eta, fase espezifikoa, borondatezkoa eta nota igotzeko balio duena. Azken fase honetan ikasle bakoitzak hautatu egiten ditu nahi dituen modalitateko irakasgaiak (lau gehienez).

Modalitateko irakasgaien artean, zein hautatu behar dut fase orokorrarentzat? Zeintzuk fase espezifikorako?

Kontuan hartu behar duzu bi gauza:

  • Batxilerreko batez bestekoa.
  • Unibertsitatean egin nahi dituzun ikasketak.

Zure batez bestekoa 6,5 baino txikiagoa bada, nota onena espero duzun irakasgaia hautatu beharko zenuke, Fase Orokorraren emaitza positiboa ziurtatzeko.

Zure batez bestekoa 6,5 baino altuagoa bada eta hautatuko ikasketak egiteko gutxieneko nota altua behar baduzu, lehendabizi, zeintzuk diren 0,2tik biderkatzen duten irakasgaiak aztertu beharko zenuke eta fase honetarako hautatu. Gelditzen den irakasgaia Fase Orokorreko gorde, azkeneko notarako gutxiago kontatzen baitu.

Edozein zalantza baduzu galde dezakezu ikastetxearen Idazkaritzan, Zuzendaritzan edo edozein irakasleri.                                       

Proba espezifikoa duten Graduak

Itzulpengintza eta Interpretazioa” eta “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak”  graduetan sartzeko, ikasleek zenbait baldintza bete eta sarrerako proba bereziak egin beharko dituzte. Lotura honetan informazio gehiago duzu: Graduetarako sarbidea, proba jakin baten bitartez

EHUra beste sarbide batzuk

Nahiz eta gure zentroan ez dira burutzen bide hauen bidez sartzeko probak prestakuntzarik ematen, jakinaren gainean egon behar duzu honako bide hauek ere badaudela:

Goi Mailako Heziketa Zikloak

25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide-probak

Lan arloko esperientzia egiaztatua duten 40 urtetik gorakoak

Atzerrian ikasi duten ikasleak

Unibertsitateko tituludunak

 

Lotura honetan kontsultatu ditzakezu aukera ezberdinak: SARTZEKO BIDEAK.

UPV-EHUan dauden Gradu eta beste ikasketa batzuei buruzko informazioa gehiago kontsultatu ondorengo loturan: http://www.ehu.eus/eu/ikasketak

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

fp-eh

Lanbide Heziketako Goi-mailako graduko zikloetara sartzeko bi bide daude:

SARRERA ZUZENA

Horretarako, hauetako tituluren bat eduki behar da:

  • Batxilergo titulua edo Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu direlako ziurtagiria.
  • Unibertsitateko titulua
  • Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Lanbide Heziketako Goi Teknikari titulua.

SARBIDE FROGA BIDEZ

Lotura honetan Zikloetarako sarbide proba  kontsulta dezakezu informazioa.

LANBIDE-HEZIKETAKO TITULUEN KATALOGOA

Heziketa-ziklo bakoitzeko irakaskuntzen deskribapen zehatza dagokion lanbide-arloa kontsultatuta lor daiteke.​

ZALANTZARIK EZ IZAN ETA JAR ZAITEZ KONTAKTUAN

Kontaktua